Hijas de Jesús Bilbaowww.inmaculadabi.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

Liburutegia

 

 

 

 

Ikastetxeko liburutegiak ikasleak, jolas moduan eta dituen onurak ikusiz, liburuetara hurbiltzeko baliabidea izan nahi du. Hori lortzeko ekintza ezberdinak ditu.

 

Irakurri, ikasi edo edozein kontsulta egiteko askatasun osoz hurbiltzeko gune bat da . Gure interesa babesa eman , motiibatu eta irakur zaletasuna pizteko behar duten orientazioa eskeintzea da eta aldi berean liburutegian behar dituzten baliabideak erabiltzea.

 

 

ORDUTEGIA:

 

Astelehenak, astearteak eta ostegunak:                             Goizez 9:30etatik 13:00 arte

                                                                              Arratsaldez 15:00etatik 17:00 arte

 

Asteazkenak:                                                         Goizez 9:30etatik 14:00 arte

 

Ostiralak:                                                                               Goizez 9:30etatik 13:00 arte

 

ZERBITZUAK:

 

 

-MAILEGU ZERBITZUA

Mailegu zerbitzuak  Lehen Hezkuntzako 3. mailatik hasi eta Batxiillergora arteko ikasleak ditu erabiltzaile.

Liburutegian liburuak, erreztasunez aurkitzeko,  erabat sailkatuta daude eta bai Lehen Hezkuntza eta bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak apalategi ezberdinetan kokaturik daude

 

                MAILEGU ZERBITZUKO ARAUAK:

-          Ezin da libururik atera liburutegitik, mailegatua izan ez bada .

-          Bertatik edozein luburu hartzeko karneta beharrezkoa da.

-          Gehienez bi liburu har daiteke mailegaturik

-          Itzultzeko epea 15 egunekoa da.

-          Hartu baino lehen, ikusiko bazenu azpimarratuta, edo puskatuta dagoela,… liburutegiko arduradunari esan

-          Liburua galdu , puskatu edo marraztuta itzuliko bazenu, beste liburu berri eta berdinarekin ordezkatu beharko duzu.

 

 

 

-KONTSULTA EDO IKASKETA ZERBITZUA

Jolasordutan kontsulta edo ikasketa moduan erabil dezakezu liburutegia( liburu edo interneta). Aipatutako ordutegi ezberdinean liburutegiaren beharrean aurkitu ez gero, arduradunarekin hitz egin.

 

                MAILEGU ZERBITZUKO ARAUTEGIA: NORMAS DEL SERVICIO DE PRÉSTAMO:

-          Interneta erabiltzeko, liburutegi karneta beharrezkoa da.

-          Bakarrik gelako lanak eta kontsulta egiteko erabiliko da interneta eta inoiz ez da erabiliko messengerra eta korreoa ikusteko.

-          Liburutegi sarrerako mahaian erabiltzaile errejistroan izena ematea beharrezkoa da.

 

 

-IRAKURKETA BULTZATZEKO JARDUERAK

 

 

 

Etapa guztiak garrantzitsuak badira zuen seme-alabengan irakur zaletasuna garatzeko, zer esanik ez  majiaz beteriko 3-5 urteetan non istorioak bizitza hartzen dute. Irakurlea jaio ez, egin egiten da eta zer hobeagorik lehen- baitlehen istorioak kontatzea baino.

 

Irakuketaren onurak neurtuezinak  dira  eta betirako iraungo dute. Haurra bultzatuko du gehio irakurtzea, genio jakitea, arte, marrazki eta irudi munduan murgilduko du. Entzuteko trebetasuna handitu egiten zaio, kritiko sena garatu, esperientzi aniztasuna gehitu eta dibertitu eta gozatzeko alternatibak sortzen zaizkio.

 

Bide batez, hitzak irudi bihurtzen ikasiko du, ikusi ez duena irudikatuko du eta pertsonaiaren emozio egoeran  sakonduko du eta beldurra eta misterio sentsazioak probatuko ditu,… Haurra, liburuen bidez,  dibertitu eta negar egiten du. Hemendik aparte, gehiengoen balioak ikasiko ditu. Peter Panen antzera mutil eta lagun ona izaten, alegia. Kontzientzia garatuko du bere burua ezagutuz, kriterioak ikasiko ditu, eta idazten eta harreman gizakakoiagoan izaten lagunduko dio.


Seme-alabekin irakurtzeko orientabideak:

 

·          Irakurtzeak esfortzua eskatzen du baina dibertigarria da. Heldua bezala irakurtzeak bakardadea ixiltasuna eta denbora eskatzen du. .Haurtzaroan irakurtzea laguntza, ahotsak ETA helduen denbora zati bat behar du

 

·          Irakurtzea, behartu inoiz, erreztu  beti..  Hartu leku eta denbora seme-alabekin irakurtzeko. Istorio elkarbanatzeko denbora izango da.

 

 

·          Sartu irakurketa eguneroko bizitzan: Irakurtzeko edozein aitzaki da ona: txangoa prestatu, postre bat egin, joku arauak ezagutu,…

 

·          Etzazue utzi istorioak kontatzeari, batez ere txikiei.  Garrantzitsua da irakurtzea denbora dibertigarria bezela lotzea. Egin galderak eta iruzkinak istorioari buruz interesa  gehitzeko.

 

·          Liburudendetara joan, liburuak erosi, liburutegiak erabili. Gogoan izan: ez bazarete irakurle onak, behintzak, bitartekari onak izan zaitezkete  zuen seme-alaba eta liburuen artean.

 

 

 

ZER LIBURU?

Kontutan izan da, haur bakoitza istorio batzuk besteak baino gustokoak dituela eta baita marrazki batzuk besteak baino gehio, komenigarria da behatzea zein liburu diren erakargarriagoak gure seme-alabarentzak.

 

Haurraren antzeko portaera duten animaliei buruzko argumento errazak edo ta beldurra eta ikara gainditzen duten protagonistak edo eguneroko gauzak umorez maneiatzen dituzten argitalpen batzuk, arrakasta handiz iristen dira umeen mundura .

Sorginak, otsoak eta pertsonai gaiztoek bere beldurrei aurre egiten lagun dezaieke haurrari.

Liburu bat aukertzeko marrazkiek garrantzi handia dute adin hauetan .

 

irakasleIaeek eta liburutegiko arduradunak gida zaitzakete.

 

 

 



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz