HEZKUNTZ KOMUNITATEA
Jesusen Alaben Hezkuntza Komunitatea Titularraren Ordezkaria, Hezitzaileek, Gurasoek eta Ikasleek osatzen dute. Komunitate honek bere xede hezgarri eta kristau izaera besterik ez dauka, partaide guztiek helburu eta modu pedagogiko bera izanez.
(Berezko Izaera 36)
Gure heziketa lanean pertsona desberdinek hartzen dugu parte:
- Irakasleak: bere lana ezagueraren transmisioa baino gehiago da ikasleen kristau formakuntzaz kezkatutako hezitzaileak baitira.
- Katekistak eta begiraleak: ebanjelizazioan konprometituta daude.
- Administrazio eta beste zerbitzuetako pertsonala: ikastetxeko antolakuntzan eta giro atsegina sortzen aritzen dira.
- Ikastetxeko zuzentzaileak
(Berezko Izaera 37)
Ikasle bera da bere buruaren benetako hezitzailea. Hori dela eta, adina eta ahalbide guztiak kontuan harturik, ikasleak bere formazio etapa guztietan ihardun behar du, berari dagokion erantzukizuna betetzen.
Ikasle bakoitzak bere ikaskideen laguntzaile da ber formazio prozesua taldean bizi baitu. (Berezko Izaera 41)