Jesuitinas Bilbao
Colegio La Inmaculada
Jesuitinas Bilbaowww.jesuitinasbilbao.es

BILBO, HIRI BEREZIA

 Gaur egungo curriculuma konpetentzietan oinarritzen da, eta arazo egoerei erantzun egokiak ematen dakiten pertsonak prestatzeko beharra defendatzen du. Ikasleak egoera konplexuen eta esanguratsuen aurrean jarri behar ditugu.

Arazo-egoera irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren abiapuntua da, bai eta sormen prozesuaren hasierako fasearen abiapuntua bebai. Objektu sortzaile edo artefaktu bat sortu nahi dugunean ezjakintasun totaletik abiatzen gara, sormen prozesuaren eta objetu artistikoaren beharretara moldatuz,  erabakiak hartuz zerbait zehatza sortu arte.

 Hau kontuan izanda, diseinatzaile grafiko batek jasoko zuen lan enkarguan oinarritu dugu “Kartelak egiten” hariketa garatzeko. Ikasleek guraso elkartearen deialdia abiapuntutzat harturik hilabetero eskolan egiten den argazki lehiaketaren kartela diseinatu behar izan dute. Horretarako diseinatzaile grafikoek jarraitzen duten sorkuntza prozesua erabili dute arte finala sortzeko: brainstorming, inspirazio web guneak, kolore tendentzien azterketa, tipografía ezberdinen aukeraketa etab.

Bidean, artea eta kartelgintzaren artean dauden loturak eta elkartrukeak aztertu ditugu bai eta komunikazio bisualak gure egunerokotasunean duen eragina ere bai.

 “Artelan on bat ez da inoiz bigarren mailakoa. Kartel asko daude bereziki zorrotzak eta irudimenez landuak, eta margolanak gainditzen dituztenak maiz. Ikaragarria da nolako aniztasuna dagoen. Margolaria paisaiak pintatzera joaten denean, gaia emanda du aurretik, eta kontua da nola interpretatzen duen bakoitzak paisaia hori. Baina, kartelean, ez duzu oinarririk. Agintzen dizutena ongi laburbildu behar du kartelak. Munduan, espezialista asko daude, eta gaur egun inprimatze tekniketan egin diren aurrerapenekin, kartelgintza asko aberastu da. Kartelgintza inoiz hilko ez den arte bat da, beste zenbait arloren zerbitzuetara dagoelako, politikaren, erakusketen eta kontzertuen menpe. Margolari askok egin dituzte kartelak; Picassok berak egin zituen”. Nestor Basterretxea (artista eta eskultorea) Berria egunkaria 2013/04/03.

 DBHko 1º,3º eta 4º mailako ikasleek parte hartu dute ariketa honetan, parte hartu dituzten kartel guztien artean irabazle bakarra aukeratu izan arren aipatzekoa da ikasleek erakutsitako maila altua diseinu lanetan. Koloreen erabilpena, textuaren armonia, sorkuntza prozesua eta diseinatzen erakutsi duten trebesiagaitik, Alicia Diéguez eta Ainhize Sáezren kartela aukeratu dut. Baina berriro ere, lan honetan ikasleek izandako inplikazioa eta amaierako lanen maila altua azpimarratzea gustatuko litzaidake. 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

IHS

La Inmaculada Hijas de Jesús

Zabalbide kalea 141
Tel - 94 445 42 00
Emaila - secretaria@inmaculadabi.org