Jesuitinas Bilbao
Colegio La Inmaculada
Jesuitinas Bilbaowww.jesuitinasbilbao.es

LAN SORTZAILEA HONDAKINAK PREBENITZEKO EUROPAKO ASTEAN

Bilboko Jesuitinen ikasgeletan erronka desberdinak eskaintzen ditugu gure ikasleei. Horri esker jakin-mina berpizten zaie. Halako lanetan irakasleen papera garrantzitsua da, ikasleen atzetik dabiltza lana zuzentzen eta animatzen.

Batxilergoko ikasleei proposatu genuen lehiaketa batean parte hartzea, Hondakinak prebenitzeko Europako astean, hain zuzen. Horretarako bideo bat sortu behar zuten. 6 taldek parte hartu zuten eta emaitza oso ona izan da, lan bikainak aurkeztu ditugu. Hori dela eta, 2 sari lortu ditugu.

Ikasleek  egindako prozesua describatzen dute

  

“Duela hiru hilabete, gure gaztelania eta euskarako irakasleak, OCRU erakundeak antolatutako lehiaketari buruz hitz egin zigun, non bideo baten bidez sortzen ditugun hondakinak murrizteko konponbide bat transmititu behar genuen.

Gure taldean, rap bat egitea erabaki genuen, jendeari heltzeko oso modu eraginkorra baita, bereziki gazteei, gure gizarteko etorkizuna direlako eta aurkezten zaigun arazoaren hobekuntza haien eskuetan dagoelako gehien bat. OCRU-k prestatutako informazioa eta lehiaketaren baldintzak ikertu ondoren, transmititu nahi genuen mezua eta ideiak egituratu genituen.

Rap-a idazteko, egin genuen lehenengo gauza, gustatzen zitzaigun eta erritmo gogora erraza zuen musika-oinarria bilatzea izan zen. Hori aukeratu eta gero, Word batean geure pentsamenduak eta gai honekiko hobekuntzarako proposamenak islatu genituen; errimak, baliabide estilistikoak eta musika-oinarriari egokitzapena kontuan hartuz.

Letra amaituta izanez gero, mobilarekin ahotsa grabatu genuen. Grabazio horrekin, musika oinarriarekin, eta edizio-programa batekin, abestia egin genuen, efektuak sartuz eta ahotsa eraldatuz. Gure eduki audiobisuala grabatzeko hiru arratsalde behar izan genituen. Bideoa egiteko materiala izan eta gero, bideo-programa bat erabiliz, montatu genuen. Zaila izan zen musika eta bideoa koordinatzea, baina azkenean lortu genuen. Emaitzarekin poz-pozik, OCRUri bideoa bidali genion.

Lan hau egitea oso esperientzia aberasgarria izan da ikastearen aldetik, baina, horrez gain, asko dibertitu gara bideoaren grabaketan eta oso entretenigarria egin zaigu. Hortaz, lehiaketa honek gure alde irudimentsuena eta dibertigarriena ateratzea lortu du.”

  • IMG_20170203_130446
  • IMG_20170203_130411
  • IMG_20170203_130458
  • IMG_20170203_130612
  •  
  •  
  •  

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

IHS

La Inmaculada Hijas de Jesús

Zabalbide kalea 141
Tel - 94 445 42 00
Emaila - secretaria@inmaculadabi.org