Jesuitinas Bilbao
Colegio La Inmaculada
Jesuitinas Bilbaowww.jesuitinasbilbao.es

Adimen anizkoitzak eta Ulermen- proiektuak

 

 

 

Banan-banako ikaskuntza, Adimen Anizkoitzen bidez

 

 

Howard Garder doktoreak garatua da  Adimen Anizkoitzen teoria, Harvardeko Unibertsitatean. Esaten digu garrantzizkoak direla norbanakoen arteko aldeak. Horren aplikazio praktikoak eskatzen du aitortzea eta errespetatzea gizaki bakoitzaren ikasteko modu propioa, baita bakoitzaren interesak eta gaitasunak ere.

Denok ditugu adimen guztiak, neurri batean edo bestean, eta denok garatu ditzakegu geure bizitzan zehar. Horretarako, hainbat eta hainbat aukera eskaintzen diegu ikasleei, bederatzi adimenen eremuetan esperimenta dezaten. Hala, hobeto ulertu ahal izango dituzte gauzak. Batetik,  "sarbide" ezberdinak baliatuko dituztelako gaiak sakontzeko eta, bestetik, benetako arazoetan oinarritutako ikaskuntza-esperientziak biziko dituztelako. Horrela indartuko ditu ikasleak bere gaitasunak, gero eta trebeago izatera iritsi arte.


Hona hemen bederatzi adimenak:

 

  • Adimen Linguistikoa (hizkuntza modu eraginkorrean erabiltzeko gaitasuna).
  • Adimen Logiko-matematikoa (zenbakiak modu eraginkorrean erabiltzeko gaitasuna eta problemak arrazoibide logikoaz ebaztekoa).
  • Adimen Musikala (melodiak, erritmoa, tonuak eta armonia atzemateko gaitasuna, eta adierazi nahiak forma musikalaz adieraztekoa).
  • Adimen Espaziala (hiru dimentsiotan pentsatzeko gaitasuna, pentsamendu ikusizkoa).
  • Adimen Korporala (gorputzak eta buruak elkarrekin bat egiteko gaitasuna, jarduera fisikoa hobetzearren).
  • Adimen Pertsonartekoa (besteak ulertu eta besteekin elkar eragiteko gaitasuna).
  • Adimen Intrapertsonala (nork bere burua ezagutzeko eta ulertzeko gaitasuna).
  • Adimen Naturalista (natura ulertzeko eta naturarekin harremanak izateko gaitasuna).
  • Adimen Espirituala (bizitzaren zentzuarekin eta balioekin zerikusia duten problemei aurre egin eta beroriek ebazteko gaitasuna).
 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

IHS

La Inmaculada Hijas de Jesús

Zabalbide kalea 141
Tel - 94 445 42 00
Emaila - secretaria@inmaculadabi.org