Jesuitinas Bilbao
Colegio La Inmaculada
Jesuitinas Bilbaowww.jesuitinasbilbao.es

Zentzumen- Proiektuak

  

Bizitzaren lehenengo urteetan, zentzumenak inguruan dagoen mundua ezagutzeko laguntzen duten tresnak dira. 
 
 
Zentzumenak garatuz  doazen neurrian , mundu fisiko eta sozial osoko ezagueran eta eraikuntzan  aurreratuz doaz. Handik, haur hezkuntzako geletan zentzumen garapena zein estimulazioa lantzearen garrantzia.  
 
 
Zentzuen Hezkuntza ezinbestekoa da umeentzat zentzuen garapenari laguntzen diolako.  Bere helburuak hauexek dira:
 
 
Umeen zentzumen ahalmenak hobetzea.
 
 
Zentzumen transmisioan azkartasuna lortzea (zentzumen-errezeptoreetatik garunera), bai eta erantzunean ere. (garunetatik erantzunaren arduraduna den organora )
 
 
Zentzumen-heziketa onaren bidez garapen kognitiboa bultzatzea.
.
 
Ukimena,  bista, usaimena, gustua eta entzumenaren bitartez  zentzumen- estimuluen diskriminazioa hobetzea.
 
 
Zentzumenen bidez jasotako informazioa egituratzeko ahalmena garatzea.
 
 
Objektuekiko zuzeneko kontaktuaren bitartez eurak ezagutzea lortzea.
 
 
Jokoa oso garrantzitsua da  umearen zentzumen garapenerako,  era honetan haren osasun orokorra eta bere bizitzaren kalitatea hobetzen dugulako. Jokoaren bidez umea baloratua eta ezagutua sentitzen da eta bere adimenak areagotu egiten da.
 
 
Gure zentzumenen egoerak eskola-arrakastan eragina izango du, informazioa garunera heltzeko  bideak baitira. Zentzumen-ahalmenak hobetzeak umearen adimena areagotuko du. 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

IHS

La Inmaculada Hijas de Jesús

Zabalbide kalea 141
Tel - 94 445 42 00
Emaila - secretaria@inmaculadabi.org