Jesuitinas Bilbao
Colegio La Inmaculada
Jesuitinas Bilbaowww.jesuitinasbilbao.es

Elkarbizitza

 

 Gure bizikidetasunean behar dugu:

• Giro atsegina sortzea gure artean. 
• Pertsonak errespetatzea.
• Arduratsuak izatea.
• Heziketa helburuak betetzen laguntzen duen giro aproposa bermatzea.

Zentroaren bizikidetasun arauak dira:

Pertsonak errespetatzea
 
1.   Heziketa Elkartea osatzen duten pertsonen segurtasun fisiko eta morala errespetatu eta ikastetxearekin erlazionatuta dauden beste pertsona eta instituzio jardueretan ere errespetua bermatzea.
2.   Aniztasunaren aurrean tolerantzia izatea eta diskriminazioa gutxiestea.
3.   Giza tratuan hizkuntza zuzena erabiltzea. 
4.   Garbitasunarekiko ardura, itxura pertsonala eta gai honi lotuta dauden ikastetxeko arauak betetzea.  
5.   Abisuen eta zuzenketen aurrean jarrera positiboa izatea.

Eguneroko laneko erantzukizuna

6.   Norberak bere lana eta bere funtzioak erantzukizunez betetzea.
7.   Heziketa Komunitatearen kide guztien lana eta funtzioa errespetatzea. 
8.   Heziketa-jardueretan eta bizikidetzetan kooperatzea.
9.  Eskolako egunerokotasunean fede onez eta leialtasunez jokatzea.

Gauzak errespetatzea
 
10.   Funtzionamendu onuragarria emateko eskola beraren, materialen, altzairuen eta instalazioen erabilera egokia izatea; baita eskolako esparru desberdinak erabiltzeko arauak betetzea.


Orokorrean 
 
11.    Indarreko legerian eta  (RRI) erregulazioan, Hezkuntza Komunitateari eta bere maila guztiei aipatzen zaizkien  betebeharrak betetzea.

 
FUNTZIONAMENDU ARAU OROKORRAK

Beste giza taldek bezala, funtzionamendu arau batzuk ezarrita ditugu eta haienganako errespetuak  ikastetxeko funtzionamenduan eta bizitzaren garapenean laguntzen du.

 Arau hauek ez betetzearen ondorioak bizikidetasun arauetako berberak dira. Jarritako salbuespenak  izan ezik.
Araudi hau betetzea  familiaren erantzukizuna da.

Funtzionamendu-arau hauek ikasleentzat indarrean daude  eskola-esparru barruan zein eskola esparrutik kanpoko jardueretan.  
 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

IHS

La Inmaculada Hijas de Jesús

Zabalbide kalea 141
Tel - 94 445 42 00
Emaila - secretaria@inmaculadabi.org