Jesuitinas Bilbao
Colegio La Inmaculada
Jesuitinas Bilbaowww.jesuitinasbilbao.es

Gure hezkuntza egitasmoa

 

"Jesusen Alaben Ikastetxeek eskaintzen dugun hezkuntza-zerbitzuak beti du kristau eran heztea helburu: hau da, pertsona osoaren garapena nahi dugu, kristau ikuspegiaren arabera".


Zehatz-mehatz, honelakoa izatea nahi dugu hezten dugun pertsona:

  • Pertsona arduraduna eta parte-hartzailea, bere identitatea bere egin eta familia, Ikastetxea, Eliza eta Gizartearen zerbitzuan jarriko duena.
  • Pertsona askea, gai dena bere kabuz moldatzeko eta pertsona bezala garatzen lagunduko diona aukeratzeko, eta bere egitasmo pertsonala izan eta hori gauzatzeko konpromisoa hartzen duena.
  • Zentzu kritikoa duen pertsona, gertaerak eta egitate sozialak eta historikoak bereizten dakiena, kristau bizitza-proiektuaren arabera.
  • Pertsona sortzailea, bere burua aldatzeko prest dagoena eta errealitatea eraldatzeko gai dena.
  • Pertsona alaia, poz sakona duena, bizitzaren zentzua aurkitu duelako; bakean dagoelako bere buruarekin, besteekin eta Jainkoarekin; eta besteen zerbitzura  jartzen delako.
  • Pertsona solidarioa, tolerantea eta anaikorra, besteak xalotasunez eta hurbiltasunez hartzen dituena, talde-proiektuetan parte hartzen duena, gaurko munduari zerbait eskaintzen diona; komunikatzen den pertsona, gizaki bakoitza Jainkoaren seme-alaba bezala errespetatzen duena, justiziaren eta solidaritatearen alde konpromisoa hartu eta lan egiten duena, batik bat behartsuenen alde.
  • Osorik hazitako pertsona, bere garaiko kultura era kritikoan eta sistematikoan bereganatu duena fedearen argitan; profesional bezala ondo prestatu dena gizartearen onerako; bere izaera osorik garatu duena. "Transzendentziara zabalik dagoen pertsona, fedea bere bizitzaren osagai dela ohartu dena, Kristoren esperientzia pertsonala izan eta, horretan oinarrituz, Erregetzaren egitasmo askatzailearen aldeko konpromisoa hartzen duena, Kristau Elkartearen baitan".

 

Lau alderdi aipatuz, laburbil dezakegu hori guztia.   

  • Jesusen mezua ezagutu, esperimentatu eta barneratzen duen pertsona.
  • Kristau eta giza balioak gauzatzen dituen pertsona eta bere burua besteen zerbitzuan jartzen duena.
  • Pentsamendu autonomoa, zehatza eta irizpide sendokoa garatzeko gai den pertsona, eta pentsamendu hori gizartearen eta justiziaren alde jartzen duena.
  • Bere gaitasunak neurri handian garatzen dituen pertsona eta gaurko eta biharko erronkei arrakastaz aurre egiteko gai dena.
 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

IHS

La Inmaculada Hijas de Jesús

Zabalbide kalea 141
Tel - 94 445 42 00
Emaila - secretaria@inmaculadabi.org