Jesuitinas Bilbao
Colegio La Inmaculada
Jesuitinas Bilbaowww.jesuitinasbilbao.es

Ezaugarriak

 

Hiru ezaugarrik definitzen dute nolako pertsona hezi nahi dugun. Hauek dira: AUTONOMIA, KONPROMISOA eta KREATIBITATEA.



Autonomia


Pertsonak eta fededunak hain babes gutxi duten mundu honetan, ikasleari lagundu beharrean gaude, ahalegina, zertan eta bizitzaren dimentsio guztiak bateratuko dituen ardatza aurki dezan, bere egitasmo bitala zehatz dezan eta bere oreka pertsonala eta erdigunea bila ditzan.



Edukiera handiko ekipajea edo "barne-motxila" eskuratu beharko diogu, pertsonari irmotasuna ematen dioten gaiez hornitua. Motxila horretan egongo dira oinarrizko gaitasunak: barnetasuna, giza harremanetarako zintzotasuna, sendotasuna, resilentzia, dohatasuna, askatasuna, hautamena...


Konpromisoa


Esker oneko izan "horrenbeste ondasun hartu izanagatik" Jainkoarengandik, besteengandik...


Esker onak izan beharko luke konpromisorako heziketaren abiapuntu. Ohartu asko hartu dugula eta partekatu egin behar dugula daukaguna. Zenbat hartu dugun konturatzeak laguntzen digu ikusten zenbat falta duten hori guztia ez daukatenek. Eta horrek elikatzen du gure gogoa, daukaguna eman eta besteekin parteka dezagun, besteen aldeko konpromisoa har dezagun.



Kristau mezuak Jesus hartzen du erreferentziatzat. Hura da pertsona konprometituaren eredu.


Konpromisoa barnean jaiotzen da; bestela ez da benetakoa.  Kanpoan sortzen bada, eginbeharra baino ez da. Konpromiso hori, solidaritate moduan ulertu ohi dugu askotan; beste testuingurutan, justizia sustatzeaz hitz egiten da; gure araberako heziketaz ari garenean, "senidetasunerako hezi" diosku.

 

 

Konpromisoa da, era berean, bere bizitzak oinarri dituen printzipio eta balioekiko koherentzia. Gure gizartean –non ez etikarik dagoen eta ez ideal handiak errespetatzen diren, non norberak bere ongizatea eta interesa bilatzen duen, nahiz eta besteen kontura izan–, beharrezkoa da ikasleei laguntzea zoriona non aurkitu: norberarekiko koherentzia eta errespetuan, zintzotasunean, emandako hitzean... Hori izan dadin ibilbidearen gida eta eskuliburua.



Kreatibitatea


Jesusengan dugu eredu berria. Eredu horri jarraiki, erabat modu berrian erantzungo diogu errealitateari eta, horrela, munduan izateko eta egoteko era berria sortuko dugu.


Alegia, ekimenez jokatu, mimetismoa gaindituz. Kontua ez da esatea beti horrela egin da eta horrela egiten jarraitzen dugu; kontua ez da ohikora moldatzea, "bertan goxo" egoteko, edo taldearen morrontzan bizitzea. Sortzeko ahalmenaz dihardugu, erantzun berri eta orijinalak emazteaz egoera eta arazoen aurrean. 

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

IHS

La Inmaculada Hijas de Jesús

Zabalbide kalea 141
Tel - 94 445 42 00
Emaila - secretaria@inmaculadabi.org