Jesuitinas Bilbao
Colegio La Inmaculada
Jesuitinas Bilbaowww.jesuitinasbilbao.es

Gurasoen Elkartea

HELBURUAK

Gure seme-alaben lehen hezitzaileak garenez eta ikastetxearekin haien heziketa osoa  partekatzeko aukera dugunez,  IGEaren bidez Ikastetxeko bizitzan parte hartzen dugu: Ikastetxeko Kristau Hezkuntz Proiektua indartuz, bere garapenean  konpromisua hartuz,  eta jarduera ezberdinak bultzatuz, antolatuz eta iradokizunak emanez, aldi berean, familien ardurak azalduz beti laguntza eskeiniz jarrera positibo batekin.

EKINTZAK

1. Ekonomikoki laguntzen du, familien 40 eurotako laguntzari esker.

     - Laguntza asistentzialeko bekak. Laguntza honek Kuotaren %50a suposatzen du.

     - Ikasleek ikastetxez kanpo egiten dituzten jarduera osagarriei lagunduz: (irteerak, txangoak, bisitak…), urtean 10€ ikasle bakoitzekiko  emanez.

      - ALCOR  gazte mugimenduari laguntza txiki bat emanez beren jarduera ezberdinak egiteko.

2. Eskolaz kanpoko jarduera batzuk antolatzen ditu  eta berataz arduratzen da:
      -  futbol , saskibaloi, hockey eta multikirol taldeak.
      - patinaiatze jardunaldiak, ski-a, arrantza, hipika…..

3. Ikastetxearekin batera, Kristau Eskolak antolatua, gurasoen formakuntza bultzatzen du: hitzaldi hezigarrien bidez, SIEP-FEAC (Familia eta Eskola partekatuta) proiektuaren bidez.

4. Familientzat topaketak eta jaialdiak antolatzen ditu: Gabonetako Jaia, Hezkuntza Elkarteko Jaia, beste ikastetxeetako  kirol taldeekin eta beste IGEekin topaketak.
 
5. Ikastetxeko Zuzendaritzari laguntzen dio ikastetxeari on egiten dioten eragin batzuetan parte hartuz: ikasleak, hezitzaileak, familiak …


Ikastetxeko Guraso Elkartearen jardueren agenda:

Urria: Eskolaz Kanpoko Kirolaren entrenamenduen hasiera.
Azaroa: Elkarteko Ez Ohiko batzarra. Data komunikatuko da.
Abenduaren 8a: Ikastetxeko Inmaculada-ren Jaia
Abenduaren 18a: Familia guztientzako Gabonetako jaia Miribillan.
Martxoa: Ikastetxeak antolatzen duen  Solidaritate Kanpainako laguntza.
Maiatza: Batxilergoko  Bigarren maila bukatzen duten ikasleen agurra.
Maiatza: Familiaren jaia.
Ekaina: Eskolaz Kanpoko Kirolaren bukaera ospakizuna.
• Zuzendaritza-Batzordearen hileroko bilerak.

Urte honetan, aurrekoetan bezala Ikastetxeko leloarekin bat egiten dugu: 

“Aurten, gehiago, beti+, zuekin batera”

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

IHS

La Inmaculada Hijas de Jesús

Zabalbide kalea 141
Tel - 94 445 42 00
Emaila - secretaria@inmaculadabi.org