Jesuitinas Bilbao
Colegio La Inmaculada
Jesuitinas Bilbaowww.jesuitinasbilbao.es

Misioa, ikuspegia eta balioak

 

MISIOA

 

“La Inmaculada” – Hijas de Jesús Ikastetxea da kristau hezkuntza-zentroa, Administrazioarekin hitzartua, zerbitzua Bilbon eskaintzen duena. Pertsona guztiei dago zabalik; ez du bereizketarik egiten ez arrazaz, kulturaz, gizarte-egoeraz, sexuz, erlijioz edo bestelako arrazoiz. Oinarrizko planteamendu horren baitan, arreta bereizia eskaintzen die bere hazkuntzan aurreratzeko aukera gutxien dutenei eta behar handiena dutenei. (C.P.7)

Gure helburu nagusia da pertsona osorik gara dadila kristau ikuspegitik; horretarako, guztien eskueran ipintzen dugu kultura, era progresiboan eta kritikoan beregana dezatela sustatuz (C.P. 8). Nahi dugu ikasleak gizartearen eta Elizaren kide probetxuzkoak izan daitezela eta era kritikoan konprometitu daitezela mundu justu eta anaikor baten eraikuntzan. 

Zentroaren hezkuntza-helburuak lortzeko:

  • Gure giza baliabideak zaintzen ditugu, horiek baitira gure baliabide nagusiak, eta, zenbait bitartekoren bidez, pertsonen etengabeko formazioa sustatzen dugu. Horretara bultzatzen ditugu zuzendaritza-arduradun, hezitzaile, administratibo eta laguntzaileak, etengabeko hobekuntza nahi dugu-eta, gure zerbitzuaren erabateko kalitatearen bila. (C.P. 43)
  • Gure ikasleen familiekin harreman estua izaten saiatzen gara, familiak baitira seme-alaben heziketaren arduradun nagusiak.
  • Hezkuntza-elkarte osoa nahi dugu partaide izatea Entitate Jabeak sustatutako proiektuan, eta honetan konprometitu daitezela.

  

IKUSPEGIA

 

Etorkizunera begira eta hemendik bost urtera zer izan nahiko genukeen pentsatuz, honela ikusten dugu geure helmuga:

 

  1. Dimentsio ebanjelizatzailea oso presente egon dadila gure heziketa-ekintzan eta, "hezteko gure era propioa"ren arabera, saia gaitezela konpromiso hau gizarteratzen.
  2. Guztiok geure formazio eta berrikuntzari aurre egin beharrean ikus gaitezela,  hala erantzungo baitiegu hobeto bai ikasleen eta familien hezkuntza-beharrei, bai euskal gizarteari, honen baitan bizi baikara eta hau zerbitzatzen baitugu.
  3. Ikaslearekiko eta familiarekiko arreta pertsonala izan dadila gure hezkuntza-ekintzaren ardatz nagusi, hala lortuko baititugu pertsona harmonikoki osatuak, etorkizunaren erronkari aurre egiteko gai, teknologia berrietan trebatuak eta hizkuntza-aniztasunean bizitzeko prestatuak.
  4. Hezkuntza-elkartea osatzen dutenen arteko harremanak (irakasle, familia, ikasle, langile) bizikidetza-giro hurbileko, xalo eta laguntzailean gara daitezela, eta horrek isla izan dezala inguruan eta ikastetxeko nahiz kanpoko heziketa-jardueretan. 
  5. Erakundeak eragin dezala gizarte-beharrekiko eta ingurugiroaren errespetuarekiko sentiberatasuna.
  6. Kalitatea izan dezagula kudeaketa-sistemaren ezaugarria, bai antolaketaren arloan, bai ikastetxe integral bati dagozkion gainerako prozesuetan ere.
  7. Ikastetxe sendo eta iraunkorra izatera irits gaitezela, baliabideak era arduratsuan kudeatuz eskainitako heziketa-proiektuaren zerbitzura.

  

BALIOAK

NOLA

LANKIDETZA

  • Elkarrekiko laguntza
  • Lan-pilaketetan laguntza
  • Talde-lana
  • Ordezkatzeko prestutasuna

 

XALOTASUNA ETA HURBILTASUNA

  • Elkarrekiko tratuan
  • Familiekin
  • Ikasleekin
  • Heziketa-guneetan egonez: pasillo, jolastoki...


IKUSPEGI POSITIBOA

  • Besteena era positiboan baloratu
  • Ematen, egiten, laguntzen...   digutena aitortu eta eskertu


ERANTZUNKIZUNA

  • Absentismorik ez
  • Epeak bete
  • Tutoretzan eta gelan
  • Eskolak prestatu
  • Puntualtasuna
  • Etengabeko pretakuntza

 


ERRESPETUA ETA ELKARRIZKETA

  • Talde-lana
  • Gatazketan
  • Ebaluazioetan
  • Bileretan

 

SOLITARITATEA

  • Gehien behar gaituztenekiko arreta
  • Baliabideen erabilera "doi" eta "zuhurra"
  • Ditugun bitartekoak zaindu... Guztionak dira.
 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

IHS

La Inmaculada Hijas de Jesús

Zabalbide kalea 141
Tel - 94 445 42 00
Emaila - secretaria@inmaculadabi.org