Jesuitinas Bilbao
Colegio La Inmaculada
Jesuitinas Bilbaowww.jesuitinasbilbao.es

Tutoretza

Tutoretzak, guk ulertzen dugun bezala, hiru ardatz ditu (ikaslea, irakaslea eta familia), eta bere egitekoa da ikastetxeari hazten laguntzea eta ikasle bakoitzaren jarraipena bermatzea, bai esparru akademikoan, bai izaera osoari dagokionean (izaera kognitibo, afektibo, moral, espiritual, fisikoa eta soziala).

Gertuko harremanak eta elkarrekiko konfiantzan oinarritutakoak baliatzen ditugu, talde-tutoretzak eta bakarkakoak, elkarrekin bizitzea eta zenbait jarduera. Horien bidez laguntzen ditugu:

  • Garapen pertsonala: autonomia morala, adimen emozionala, autoestimazioa, adimen espirituala eta izari traszendentea, pentsamendu sortzailea, motibazioa, balioen argitzea, irizpideen hierarkia.
  •  
  • Bizikidetza soziala: komunikazio-trebetasunak, bizikidetza, gatazkei aurre egitea, besteri entzutea, laguntzea, solidaritatea, talde-lana, taldean eta gizartean bizitzea, hiritarren eskubideak eta betebeharrak, erreferentzia-taldeetako partaidetza (familia, ikasgela edo auzoa), elkarrizketa, tolerantzia, dibertsitatea, kultura-artekotasuna.
  • Gaitasun etikoak: erabaki-hartzea, arriskuen kudeaketa, erantzukizuna, autonomia moral eta pertsonala, itxaropenak, pentsatzen ikastea, pentsamendu kritikoa, bizitza-estiloak, saiatzea.
  • Garapen, bake eta konpromiso solidariorako heziera: Giza Eskubideak, borondatezko lanak, ekologia,   garapen iraunkorra, merkataritza bidezkoa, bakezaletasuna, eredu bidezkoak, guztien ona, etab.
  • Arrisku sozialen prebentzioa: dela alkohola, tabako eta bestelako drogen prebentzioa, hiesa, sexu-heziketa, porrot emozionala, porrot  akademikoa, indarkeria, diskriminazioa, arrazismoa, anorexia, bulimia, etab.
  • Bizitza demokratikorako heziketa: antolaketa-oinarriak eta balio konstituzionalak, giza eskubideekiko konpromisoa, talde sozialetan partaidetza, prozesu demokratikoetan parte hartze aktiboa.

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

IHS

La Inmaculada Hijas de Jesús

Zabalbide kalea 141
Tel - 94 445 42 00
Emaila - secretaria@inmaculadabi.org