Jesuitinas Bilbao
Colegio La Inmaculada
Jesuitinas Bilbaowww.jesuitinasbilbao.es

BIDAIA ZORAGARRIA (Ikasketa bidaia)

Ikastetxe honetan egindako ikasketa bidaiaren historian, bi kontinenteren artean , Asia eta Europa, dagoen hiri bakarraz gozatzeko aukera izan dugu lehenengo aldiz. Estambulen egon gara!

Abentura hasi aurretik bagenekien Estambul, kulturaren aldetik oso hiri desberdina zela baina hori jakinda ere, kultura-esperientzia txundigarria izan da.

Best Town Palace” hotelean egon ginen ostatuz eta lehenengo gauean, afaldu ostean, gose handia pasatuko genuela konturatu ginen. Gosariak ere ez ziren atzean geratzen, baina honela izan arren, gehienek ausartak izan ginen Turkiako janari tipikoren bat dastatzeko.

Gauero leher eginda itzultzen ginen hotelera hiri bitxi honetako bazter guztiak bisitatu ondoren, gehienetan oinez: Santa Sofia basilika, Meskita Urdina eta beste meskita asko, Bazar Handia, Topkapi jauregia, Bosforoa… Baina, ez pentsa, monumentuez gain, hiriko egunerokotasunaz ere gozatzeko aukera izan genuen oinezko kaleetatik paseatuz.

Oso nekatuta egonda ere, egun osoa ibiltzen eta Bazar Handian, prezio onenak lortzeko tratua egiten eman ondoren, gauetan afaria kanpoan egiteko edo taberna batera joateko aprobetxatzen genuen denok elkarrekin egoteko aukerarik ez galtzeko.

Beno, laburbilduz, bidaia hau bizipen bakar eta paregabe geratu da geure oroimenean, batez ere gure ikaskideekin bizi izanagatik. Haiei eskertzen diegu hain esperientzia zoragarria.

 

Rebeca Pérez eta Andrea García Batxilergoko 2. maila

Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

IHS

Jesuitinas Bilbao

C/ Zabalbide 141
Tel - 94 445 42 00
Email - secretaria@jesuitinasbilbao.es

Aviso legal | Política de privacidad |
Canal de denuncias | Cookies | RSS