Jesuitinas Bilbao
Colegio La Inmaculada
Jesuitinas Bilbaowww.jesuitinasbilbao.es

Liburutegi- zerbitzua

 

Eskolako liburutegiaren helburua da ikasleak liburuetara hurbiltzea era ludikoan, horrek onura handiak ekar ditzakeelakoan. Helburu hori lortzearren egiten dira irakur zaletasuna pizteko hainbat jarduera.

 

 

- Ipuinak lantzen.

 

 

- Maleta ibiltariak.

 

 

- Tailerrak.

 

 

- Ipuin-kontaketa.

 

 

- Idazleekin topaketak.

Beren borondatez joaten dira ikasleak liburutegira, irakurri, ikasi eta kontsultak egitera. Guk, geure aldetik, behar duten laguntza, motibazioa eta orientabidea eskaintzen dizkiegu, bai irakur zaletasuna garatu dezaten, bai liburutegiko baliabideak egoki erabil ditzaten.


 

ORDUTEGIA

 


 

 

Goizeko jolastordu guztietan


 

Zerbitzuak.


 

MAILEGUTZA


 

 

Mailegutza-zerbitzuaren erabiltzaileak dira Lehen Mailako 3. urtetik gorako ikasleak eta Batxilergokoak. Liburuak zehatz-mehatz sailkatuta daude, liburutegian erraz aurkitzeko moduan. Bai Lehen Mailakoek eta bai Bigarrengoek beren apal propioak dituzte.


 

 

Arauak:


 

 

- Edozein etor daiteke liburutegira.

 

 

- Txartela behar da jardueretan parte hartzeko eta mailegutza-zerbitzua baliatzeko.

 

 

- Garrantzizkoa da isiltasuna. Isilik egoten gara.


 

 

Mailegutza-zerbitzua:


 

 

- Ezin da liburutegitik libururik atera txartelik gabe.

 

 

- Gehienez ere, hiru liburu eduki daitezke maileguan.

 

 

- Itzultzeko epea 15 egunekoa da.

 

 

- Deskuiduan liburu bat eraman aurretik hautsita edo azpimarratuta dagoela ikusten bada, liburuzainari eman behar zaio horren berri.

 

 

- Libururen bat galdu edo azpimarratu edo puskatzen duenak, beste liburu berdin bat erosi beharko du.


 

 

Seme-alaben irakurketarako orientabideak.


  •  

     

    Irakurtzeak ahalegina eskatzen du, baina atsegina da. Heldutan irakurtzeko, bakardadea, isiltasuna eta denbora behar izaten da. Umetan irakurtzeko, berriz, konpainia, ahotsak eta helduen denbora pixka bat.

  •  

     

    Irakurtzea ez da behartu behar, erraztu baizik. Denbora eta leku bat hartu, seme-alabekin irakurtzeko. Istorioren bat partekatzeko aukera izango da.

  •  

     

    Eguneroko bizimoduan kokatu irakurtzea. Edozein aukera da ona irakurtzeko: irteera bat prestatzea, postrea egitea, joko baten arauak ezagutzea...

  •  

     

    Ez utzi istorioak kontatzeari, batez ere txikienei. Garrantzizkoa da atsegina egitea irakurketa. Istorioaz galderak edo iruzkinak egiteak interesa areagotzen du.

  •  

     

    Liburu-dendak bisitatu, liburuak erosi eta liburutegiak erabili. Gogoratu: nahiz eta irakurle handiak ez izan, bitarteko bikainak izan zaitezkete liburuen eta seme-alaben artean.


 

 

ZER LIBURU?


  •  

     

    Komeni da ikustea zer liburu zaizkien erakargarrien seme-alabei. Izan ere, ume bakoitzak ditu bere istorio eta irudi kutunak.

  •  

     

    Liburu batzuek arrakasta handia dute neska-mutilen artean. Adibidez, argumentu soilekoak eta umeen antzeko

  •  

     

    jokaera duten animalienak, edo beren beldurrak eta ikarak gainditzen dituzten protagonistenak, edo eguneroko gaiak umorez erabiltzen dituztenak.

  •  

     

    Sorginek, otsoek eta pertsonaia gaiztoek aukera ematen diote umeari bere beldurrei aurre egin diezaien.

  •  

     

    Irudiek zerikusi handia izaten dute liburu bat aukeratzeko orduan.


 

Orientabideak eskaintzeko gaude irakasleok eta liburutegiko arduraduna.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

IHS

La Inmaculada Hijas de Jesús

Zabalbide kalea 141
Tel - 94 445 42 00
Emaila - secretaria@inmaculadabi.org