Jesuitinas Bilbao
Colegio La Inmaculada
Jesuitinas Bilbaowww.jesuitinasbilbao.es

2 urteko Gela

“La Inmaculada” Haur Eskola ere eskaintzen du Bilboko “La Inmaculada” – Jesusen Alabak ikastetxeak: 

  • 2 urteko haurrak hartzen ditu, famili eta maitasun-giroan, beraien gaitasunen garapenari erreparatuz.
  • Giro seguru eta atsegina eskaintzen du.

ONARPENA

  • Aurkeztu behar dira:

Matrikula-fitxa.

Famili Liburuaren fotokopia.

Txertoen Liburuaren fotokopia.

Aseguru Sozialaren txartelaren fotokopia.

2 argazki, karnet neurrikoak.

 

ORDUTEGIA

  • Astelehenetik ostiralera.
  • Sarrera, goizeko 7:30etatik 9:30etara.
  • Amaiera, 18:30etan.
  • Haurrak gehienez 8 ordu egingo ditu egunero Haur Eskolan. Beraz, familia bakoitzarekin adostuko da noiz sartu eta noiz irten.
  • Haur Eskolako egonaldia izango da:

Egun erdikoa: gehienez 4 ordu eta jangelako zerbitzurik gabe. 

Egun osokoa: 4 eta 8 orduko egonaldia ikastetxean.

 

OPORRAK:

Haur Eskola itxita egoten da abuztu osoan eta Haur Eskolak bere egutegian adierazitako jai-egunetan.

 

BERTARATZEA:

Haurrak ohiko maiztasunez etorriko dira eskolara, eta haien ez etortzearen berri eman beharko dute gurasoek.

Ez zaie haurrik emango ezezagunei; soilik guraso eta baimendutako lagunei, eta hauei identifikatu ondoren.

 

 

EGOKITZE-ALDIA

  • Ikasturte-hasieran egiten da.
  • Lehenengo astean, haurrek ordubete edo bi egingo dituzte eskolan, eta gurasoekin batera egongo dira. Denbora apurka luzatuko da, hezitzaileen irizpidearen arabera.

 

 

OSASUN-ARAUAK 

Haurraren inmunitate-sistema ez da horren sendoa, eta erraz ipintzen da gaixo.

 

Haur batek, gaixo etortzen bada eskolara, besteak kutsatzeko arriskuan ipintzen ditu. Horregatik, ez da komeni haurra gaixo dagoela etortzea Haur Eskolara. Hauek dira gure orientabideak:

 

  • Haurraren mediku-ziurtagiria ekarri.
  • Haurrak sukarra badu Haur Eskolan, gurasoei deituko zaie, jasotzera etor daitezen.
  • Haurra gaixo geratzen denean etxean, Haur Eskolan adierazi behar da eta esan zer duen.
  • Ezin izango dira ikastetxera etorri, honako hauek badituzte: diarrea birikoa, konjuntibitisa, paperak, errubeola, gornia, eskarlatina, hepatitis, barizela, gonbitoak.
  • Haurra, sukarra badu edo ondoezik  badago, etxera bidaliko da, eta ez da eskolara itzuliko, harik eta sintomak desagertu eta gutxienez egun bat pasatu arte.

 

 

ELIKADURA

Jana ikastetxean bertan egiten da egunero, kontuan izanda adin eta ume bakoitzaren beharrak. 

Ikastetxeko beste ikasleek bezala jango dute: lehen platera, bigarrena eta postrea.

  • Menuaren kopia emango zaie gurasoei. 
  • Digestio-arazoak dituzten neska-mutilek edo erregimen berezi iraunkorra eta denbora luzerakoa dutenek etxetik ekarri beharko dute janaria prestatuta.

 

GURASOEKIKO HARREMAK 

Egunero emango zaio familiari fitxa, eguneko kontu nabarmenen berriekin. Horiez gain, sarreran eta irteeran ere izango dute hitz egiteko aukera.

 

Familiak goizean umea eskolan uztean, idatziz adieraziko du zer arreta berezi izan behar duen umeak, hala behar duen une jakinetan.

 

KUOTAK: 

Harrerako elkarrizketan emango da horien berri

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

IHS

La Inmaculada Hijas de Jesús

Zabalbide kalea 141
Tel - 94 445 42 00
Emaila - secretaria@inmaculadabi.org